Uda heltzen denean, hondartzara
eta hondartzan gaudenean, harea.
Batzuetan, isiltasuna, beste batzuetan, haizea,
eta haizearekin batera,
leku batetik bestera mugitzen da harea.
Hainbat irudi sortzen du haizeak,
aurpegia, hegaztia eta halakoak, harean,
udaberria heltzen denean bezala gertatzen zaiguna,
sentimenduak eta emozioak, airean.
Ez dakit nola esan,
esan nahi dudan guztia,
baina haserre nago eta
horregatik nire begi gorriak.
Urduri nago, etsita,
hasiko naiz hormaren kontra kolpeka,
inpotentzia, amorrua,
hori guztia da, haserrea.
Baina ikasi behar dugu ere,
eskatzen barkamena,
batzuetan beharrezkoa
eta haserrearen soluzioa.
Ireki begiak eta ikusi,
entzun bihotzeko taupadak eta adierazi
nola sentitzen zaren
eta emozioak bizi.
Nahiz eta zuk ez jakin,
emozioak ikusten dira kanpotik,
haserre, beldur, triste edo pozik,
guztiok zer diren emozioak
behar dugu ikasi.
Pozik bazaude, elkarrekin ospatu,
triste edo bakarti, zure alboan
jarraitu,
arazoen aurrean, gure indarrak batu,
eta nahi duzunean, nahi duzuna niri
kontatu.
Nire laguna zara, hori ondotxo dakizu,
eta horregatik, nahi duzunerako, hemen
naukazu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina