Lana


Gizarte-historiak sortzeko programa bat:

http://agrega.educa.madrid.org/visualizar/es/es-ma_2009110213_9145148/false

1.- LANAREN KOKAPENA_________________________________

1.1.- HELBURUAK
•    Gure bizitza gure pertzepzioen araberakoa dela konturatzea.
•    Besteen aurrean bikain sentitzeko bideak ikastea.
•    Geure burua gehiago ezagutu, onartu eta maitatzea.
•    Zoriontsua izateko bide eraginkorra ezagutzea.
•    Sentsibilizazioa: zentzumenak indartu.
•    Sentitzen ditugun emozio eta sentimenduen kontzientzia hizkuntzaren bidez hartzea.
•    Emozioak onartzea eta ulertzea, bai norberarenak, bai besteenak.
•    Komunikazio-trebetasunak: emozioak adierazteko eta jasotzeko trebetasunak.

1.2.- EDUKIAK
•    Emozioak erregulatzeko teknikak.
•    Geure burua barkatzen eta maitatzen lagunduko diguten tresnak.
•    Besteen aurrean geure burua eta geure lanak ziurtasunez defendatzeko tresnak.
•    Zoriontsu izaten lagunduko diguten tresnak.
•    Estresa desagerrarazten lagunduko diguten tresnak.
•    Barru-barrutik desio dugun bizitzaren pertzepzioa aldatzeko tresnak.
•    Gure sinesmenak aldatzeko tresnak.
•    Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak.
•    Kideekin eduki genitzaken gatazkak baretu eta konpontzeko tresnak.
•    Gure memoria nabarmen hobetuko duten tresnak.
•    Gure gorputza indarberritzen lagunduko duten tresnak.
•    Geure burua errespetatzen eta, aldi berean, ingurukoak errespetatzen lagunduko diguten tresnak.
•    Azkarrago eta sakonago ikasten lagunduko diguten tresnak.
•    Orainean bizitzearen onurak.
•    Sentitutakoa eta egindakoa partekatzea.


1.3.- METODOLOGIA
•    Ariketa praktikoak eginez esperientzia ezberdinak biziarazi eta horiek nola kudeatu irakatsiko da. Azalpen teorikoak eskainiko diren arren, praktikari emango zaio garrantzia. Ikasleen arazoak ere landuko dira: beldurrak, gaueko ametsak, amesgaiztoak, sinesmenen onurak, arazoen jatorria, eta abar.
•    Landuko ditugun ekintzak honako hauek dira, besteak beste:
o    Elkarrizketa: umeekin emozioei buruz hitz egin zein entzuteko gaitasuna lortzeko.
o    Mimika: emozioak aurpegiko espresio eta gorputzeko keinuen bidez adierazteko.
o    Ipuinen irakurketa: bertan agertzen diren emozioak norberaren buruarekin lotzeko. Horretarako komenigarria da pertsonaiek sentitzen dutenari buruz eta horrek besteengan duen eraginari buruz galderak egitea. Era berean, intonazioa zaindu beharreko atala izango da, emozioak nabarmentzeko.
o    Musika: beraiengan emozioak sentitzeko eta horiek beraien aldartean zelan eragiten duten ikusteko.
o    Joko sinbolikoa: barneko emozioak libre adierazteko eta besteen lekuan jarri ahal izateko.
o    Jolas kooperatiboak: guztiek parte hartu eta emozioak komunikatu ahal izateko.
o    Marrazketa: emozioen arteko adierazpen ezberdintasunei arretaz begiratzeko. Etxean egiten bada, marraztutako emozio ezberdinak begi-bistan dagoen toki batean jar daitezke eta, umeak emozio bat adierazten duenean, hara eraman daiteke sentitzen duen emozioa marrazkien bidez antzemateko. Eskolan ere egin daiteke hori edo, bestela, karetak prestatu emozio ezberdinen aurpegierarekin.
o    Argazki-albumei begirada: umeek ondo pasatuz beraien zein besteen emozioak hautemateko.

1.4.- NORI ZUZENDUA
3. zikloko ikasleei zuzenduta:
Indartu eta, beldurrak gaindituz, bizi-kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izateko bide eraginkorra ezagutu nahi duen edonori.


1.5.- EBALUAZIOA
•    Behaketa zuzena.
•    Elkarrizketa.
•    Fitxak.
•    Jolasak. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina