3.- SENTIMENDUAK_______________________________________
Emozioari buruz hitz egiten dugunean sentimendu hitzarekin nahasten dugu:
• Sentimenduak barne sentipenak dira, afektibitate munduari lotutakoak.
• Sentimenduak adieraz daitezke edo ez, baina adieraztea ez da beti gure esku egoten (nahi gabeko negar edo barre egitearen esperientzia izan dugu denok inoiz).
• Sentimenduak, intentsitate eta iraupenaren arabera, hiru motatakoak izan daitezke:
o Arinak: sentimenduak, besterik gabe. Hemen, alaitasuna, tristura, maitazarrea eta antzekoak daude.
o Indartsuak eta laburrak: hunkipenak edo emozioak (maitemina, sumina…).
o Indartsuak eta iraunkorrak: grinak (maitasuna, gorrotoa…).
• Sentimenduen jatorriari dagokionez, badirudi batzuk, hala nola haien adierazpena ere, sortzetikoak direla (alaitasuna, tristura, haserrea…), baina sozialki heziak daudela. Izan ere, antzeko sentimenduak edota berdinak ditugula esan daiteke: zeren aurrean, noiz, nola, zertarako… gizarte mailan ikasi egiten da, nahiz eta hauen artean garapen indibidual ezberdinak ere eman daitezkeen, norberaren esperientziak, irakurritakoak, giza presioak edota pertsonalitateak eraginda.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina