Emozioak

2.- EMOZIOAK_____________________________________________

2.1.- ZER DIRA EMOZIOAK?
•    Emozioak bizi, ezagutu eta sentitu egiten dira.
•    Kanpotik adierazten den barneko esperientzia da emozioa, batez ere keinuen eta mugimenduen bitartez.

2.2.- EMOZIOAK POSITIBOAK EDO NEGATIBOAK:
•    Alde kuantifikatua (pozik, nahiko pozik, oso pozik…).
•    Alde kualitatiboa (poza, tristura edo haserrea).

2.3.- EMOZIOEN OINARRIZKO MAILAK
•    Beldurra.
•    Harridura.
•    Ezinikusia.
•    Haserrea.
•    Tristura.
•    Poza.
Haien barruan dauden eta gure eguneroko lanari aurre egiteko oso garrantzitsuak diren beste emozio batzuk ahaztu barik: LOTSA ETA KULPA.

2.3.1.- LOTSA
Lotsa sentimendu bat baino kontzeptu zabalagoa da. Ezaugarri ezagun batzuk ditu: erantzun fisikoak eta zehatzak (begirada jaistea edota gorritzea), aurreikusitako ekintzak (ezkutatzea edo besteengandik urruntzea), pentsamendu desatseginak (“penagarria naiz”) eta sufrimendu espirituala.

Lotsan bat-bateko sentimendua den heinean gainditu egiten gaituen esperientzia da. Dena ondo doanean eta tupustean zerbait txarra gertatzen denean, lasai mantentzeko nahia izaten dugu. Momentu horretan gure gorputza lankidetzan jardutea nahi dugu, baina, hori egin beharrean, sentitzen dugu aurpegia oso bero dagoela, begiek ezin dutela aurrera begiratu, burua makurtu egiten dela eta bihotz-taupadak bizkortu egiten direla. Argi dago, beraz, ezin dugula gure gorputza kontrolatu lotsa garenean.

Lotsa sentitzen duena ez da batere eroso sentitzen, eta ikusezina izateko gogoa __ du. Normalean, egoera hori estaltzeko eta bertatik ihes egiteko jarrera hartzen dugu. Eta, nahi dugun azkeneko gauza horri buruz hitz egitea da.

Kulpari oso lotuta dago lotsa. Biek barneko berrikusketa bat eskatzen digute eta gure bizitzan aldaketak egitea. Gainera, biak probetxugarriak dira neurrian ematen direnean, baina kaltegarriak izaten dira biziegiak direnean. Lotsaren kasuan, zailagoa da konpontzen, pertsonarekin zerikusi gehiago duelako ekintza zehatzekin baino.

Umeen kasuan, eguneroko ohiko ekintzetan ager daiteke. Esate baterako, hiru urteko ume bat iturrira hurbiltzen denean txakurrari ura emateko prest, gero harro sentituko da bere lorpenarekin; hala ere, bere aitak oihu egiten badio busti egin dela eta zikin hutsa dela esanez, umea, orduan, lotsatuta sentituko da eta kulpa ere senti dezake. Horrelako egoera asko eta asko daude, guztiak ezberdinak. Izan ere, lotsa mota ezberdinak daude eta inoiz ez da lotsa bera izaten bi pertsona ezberdinengan.

Gehiegizko lotsa izaten denean asko sufri daiteke. Baina lotsaren jatorria aurkitzea ez da lan erraza. Izan ere, ez dago guztiekin erabil daitekeen iturri finkorik.

Haatik, badaude gehiegizko lotsa osatzeko jarrai daitezkeen zenbait gomendio:
•    Lehenik eta behin, egoeraren kontzientzia hartu.
•    Lotsa sentitzea batzuetan normala dela onartu.
•    Norbere buruaren kontzeptua aldatu, norbere burua errespetatu eta norbere buruaz harro egon.
•    Lotsaren ordez autoestimua indartzen laguntzen dituzten helburu positiboak finkatu.

Hori guztia egiten bada, ulermenaren fasea gaindituta egongo da eta ekintzara pasatu ahal izango da.

2.3.2.- KULPA
Kulpa desegokia den ekintzaren bat egin duenari dagokion erantzukizuna da. Hau da, inor sufriarazi egin dugunean eta min horren erantzuletzat gure burua hartzen dugunean sortzen da kulpa. 

Kulpa agertzen denean, ondo gidatzen ez badugu, blokeatu eta gure baitan itxi egin gaitezke. Eta txarto onartzen badugu, pasibotasunera bultzatuko gaitu. Horren kontziente izateak, aldiz, gainditzera lagunduko digu.

Kulpa sentimenduak horrenbeste eragiten digu, abandonaturik edo zigorturik izateko beldur garelako. Izan ere, errudunek badakite zerbait txarra egin dutela eta hori ordainetan eman behar dutela.

Horrela, adibidez, ume batek bere anaiari jostailu berria apurtzen dionean, ez du aitortuko bera izan dela, amak edo aitak zigortzearen beldur delako.

Kulpa sentimenduaren ondorio ohikoenetako bat da. Orduan, gure barnean damutzen gara. Izan ere, gogoratu egiten gara gure kulpaz eta horrek urduritasuna eta ezinegona sortzen du guregan.

Kulpa sentitzen dugula zenbait seinaleei esker dakigu: seinale fisikoak (buruko zein tripako mina), emoziozko seinaleak (urduritasuna, agresibitatea, sumindura) eta buruko seinaleak (nork bere buruaren salaketa pentsamenduak).

Hori agertzen denean, horrelakoetan saiatu behar dugu:
•    Barneko berrikuskapena egiten.
•    Zergatik sortu den hausnartu eta azterketa egiten, gure barren-barreneko sentimenduei uko egin gabe.
•    Kulparen jatorria aurkitzen.
•    Eragindako mina konpontzeko bidea aurkitzen.
•    Gure jokabideagatik mina eragin diegun pertsonei barkamena eskatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina