5.- JARDUERAK____________________________________________
5.1. EMOZIOAK EZAGUTZEN
HELBURUAK
Emozioak identifikatzea eta horiei buruz hitz egitea.
Emozioei buruzko lexikoa ikastea edo zabaltzea.
Emozioak komunikatzeko hitzak erabiltzea, ez ekintzak.
IRAUPENA
20 minutu
MATERIALAK
Horma- irudi handi bat sentimenduen zerrenda hau idatzita:
Hunkituta Pozik Amorratuta
Behartuta Jeloskor Isolatuta
Harrituta Harro Triste
Atseginik Gogaituta Haserre
Dezepzionatuta Kezkatuta Ikaratuta
Frustatuta Nagiturik Garrantzitsu
3.–6. mailetako ikasleentzat aurkibideko txartelak erabili (ikasle bakoitzeko gutxienez txartel bat). Horietan emozio ezberdinak adierazten dira, betiere pertsonen arteko egoerei buruzkoak
- Norbaitek bultzatzen nauenean,……………sentitzen naiz.
- Norbaitek iraintzen nauenean,………………sentitzen naiz.
- Norbaitek nirekin zerbait konpartitu nahi ez duenean,……………..sentitzen naiz.
- Norbaitek adarra jotzen didanean,…………….sentitzen naiz.
- Irakasleak niri galdetu eta erantzuna dakidanean,…………sentitzen naiz,.
- Nire urtebetetzea denean, goizean,………………..sentitzen naiz.
- Norbaitek tximino bat naizela esaten didanean, …………………sentitzen naiz.
- Norbaitek “ kaixo” esaten didanean,…………………sentitzen naiz.
- Besteek haiekin jolasteko eskatzen didatenean,…………………..sentitzen naiz.
- TBan beldurrezko pelikula bat dagoenean,…………………sentitzen naiz.
- Norbaitek irribarre egiten didanean,……………………sentitzen naiz.
- Norbaitekin zerbait konpartitu ahal dudanean, ………………..sentitzen naiz.
- Nire lana baloratzen dutenean,…………………….sentitzen naiz.
- Norbaitek jotzen nauenean, …………………….sentitzen naiz.
- Arazoetan sartzen naizenean, ……………………sentitzen naiz.
- Galtzen naizenean,………………………sentitzen naiz.
- Norbaiti “kaixo” esan eta erantzuten ez didanean,……………….sentitzen naiz.
- Akats bat egiten dudanean,………………….sentitzen naiz.
- Leku bereziren batera joateko janzten naizenean,……………..sentitzen naiz.
PROZEDURA
1) Emozioen zerrenda irakurri eta aztertu, ikasleek hitz guztien esanahia ulertzen dutela ziurtatuz; horretarako, adibideak ipintzeko eskatu. Ikasleei eskatu bururatzen zaien beste emozioren bat eransteko. Haurren ulermena egiaztatzeko, boluntarioak eskatu “ frustatuta” edo “ dezepzionatuta” bezalako hitz zailak azal ditzaten ( 1. eta 2. mailetako ikasleekin zerrenda laburragoa izan daiteke).
AUKERAKOA: emozioak hitzez ez beste moduren batean interpretatzeko edota hizpide den emozioa sentitu zuten momentua deskribatuko duten ikasleak boluntarioak izan daitezke.
2) 3.-6. mailetako ikasleak badira, azaldu haurrei gertatzen zaizkien gauzak kontatzen dituzten txartelak banatuko direla. Bakoitzak ozenki irakurriko du berea eta, klasea bukatzeko, bakoitzak azalduko du egoera horretan nola sentituko litzatekeen.
3) Beste ikasle batzuei galdetu nola sentituko liratekeen egoera horretan. 1. Eta 2. mailetako ikasleei azaldu esaldi baten hasiera emango zaiela eta nahi duenak buka dezakeela. Esaldi bakoitza behin baino gehiagotan erabil daiteke.
4) Ikasleei galdetu ea norbaitek erantzun ezberdina duen esaldi beraren aurrean. Ikasle guztiak animatu parte har dezaten.
Oharra: Batzuetan, haurrek espero ez ditugun erantzunak eman ditzakete, adibidez: “amak nirekin denbora pasatzen duenean, triste sentitzen naiz”. Emozio horien arrazoiak epaitu edo aztertu beharrean, onartu egin behar dira, besterik gabe.
5) Honako gai hauei buruz hitz egin ikasleekin:
. Zein emozio izaten duzu sarrien?
. Nola azal dezakezu beste pertsona batek sentitzen duena kontatzen ez badizu ere?
. Zergatik da garrantzitsua sentitzen ari garena identifikatzea? Eta gure emozioei buruz hitz egitea?
. Gure emozioei buruz hitz egiten badugu, egoerak hobera egin dezake? Nola?
5.2 MUSIKAN SARTZEN
HELBURUA
Emozioei buruzko ezaguera zabaltzea.
IRAUPENA
30 minutu
MATERIALAK
Papera, koloreetako arkatzak (margoak ere erabil daitezke).
CD erreprodutzailea.
CD bat.
Iradokizunak:
a) Debussy : “ Fauno baten arratsaldea”.
b) Strauss : “ Danubio urdina”.
c) Vivaldi: “ 4 urtaroak”.
d) Gershwin: “ Rhapsody in blue”.
PROZEDURA
1) Musikak emozioak transmititzen dituela esan eta ideia horri buruz hitz egin.
2) Ikasleei azaldu musika entzuten duten bitartean marrazkiak egin edo margotu behar dutela.
3) Ikasleekin eztabaidatu:
.Zein emozio ekarri dizu musika horrek?
.Zuk egindako marrazkiak emozio hori islatzen al du? Nola? Zein kolore edo forma aukeratu duzu emozio horiek islatzeko?
5.3 GORPUTZAREN LENGOAIA ETA EMOZIOAK
HELBURUA
Gorputzaren lengoaiarekin ohitu eta adierazten duena ulertzea.
IRAUPENA
10- 20 minutu.
MATERIALAK
“Gorputzaren lengoaiaren irudiak” joko bana edo gardenkiak.
PROZEDURA
1) Irudiak banan- banan erakutsi. Ikasle bakoitzari honakoa galdetu:
.Zure ustez, zer gertatzen ari da irudian?
.Zure ustez, zer sentitzen ari da pertsona hori?
.Emozioei dagokienez, zer esaten dizu bere aurpegiak? Aurpegiaren zein atali begiratzen diozu bere emozioei buruzko informazioa lortzeko?
.Zer egiten ari da pertsona hori bere gorputzarekin?
.Bere gorputzaren zein atalek ematen dizu bere sentimenduei buruzko informazioa?
2) Gelako ikasle batzuei eskatu aurretiaz ikusitako emozioak gorputz-adierazpen bidez erakusteko:
Oharra: Gorputzaren adierazpide ezberdinek esanahi ezberdinak dituzte kultura ezberdinetan. Aurretik gertatutakoaren arabera, ikasle batzuek modu ezberdinean interpreta lezakete gorputz lengoaia adierazten ari dena.
Garrantzitsua da interpretazio desberdinak eztabaidatzea eta erantzun zuzenik edo okerrik ez dagoela azpimarratzea. Gorputzaren lengoaiak eta aurpegiaren adierazkortasunak gauza ezberdinak adieraz ditzakete pertsona bakoitzarentzat; ezin dugu baieztatu pertsona bat sentitzen ari dena zehatz-mehatz dakigula horren keinuak bakarrik behatuz.
Gorputz lengoaia behatzen ari denean oso lagungarria izan daiteke beste pertsonari galderak egitea zer sentitzen ari den jakiteko. Jarduera honetan oso garrantzitsua da ikasleak hitzez adierazten ez denaz jabe daitezen eta hitzezkoa ez den adierazpide hori ( emozio jakin batena) pertsona batetik bestera ezberdina izan daitekeela uler dezaten.
5.4. AURPEGIA IPINI
HELBURUA
Aurpegiaren adierazpenetan oinarrituta emozioak identifikatzea.
IRAUPENA
20 minutu
MATERIALAK
Aldizkariak, gehigarriak, artaziak eta kola.
PROZEDURA
1. Biltzeko paperezko hiruzpalau zutabe egin eta bakoitzari izen bat ipini: haserre, triste, pozik, ikaratuta. Horman itsatsi.
2. Zutabe bakoitzaren izena irakurri eta taldeari eskatu emozio bakoitza aurpegiarekin adierazteko. Argibideak eman aldizkarietan emozio horiek adierazten dituzten pertsonen argazkiak bila ditzaten. Talde osoari erakutsi.
3. Azaldu argazki bat aurkitzen dutenean, ebaki eta beste pertsona bati galdetu behar diotela ea ados dagoen argazkiak adierazten duenarekin. Ados baldin badaude, dagokion zutabean itsatsi.
4. Taldean bildu eta honako galdera hauek eztabaidatu:
- Zure ustez, zer gertatzen ari da pozik, triste, etab. omen dagoen aurpegiarekin?
- Zergatik egon daiteke pertsona hori pozik, triste, etab.?
- Ba al daki inork irudiak adieraz dezakeen beste emozioren bat?
- Uste duzu beti jakin dezakezula nola sentitzen den pertsona bat bere aurpegiak adierazten duenaren bidez?
- Beste zein modutan asma dezakezu nola sentitzen den pertsona bat?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina